Baladari buruzko, hainbat informazio bilatu dugu eta testu testu honetan esplikatuko dut: Balada hitza “ballade” proventzeraz dator. Hitz hau, trobadoreen artean erabiltzen zen, Erdi Aroan. Baladak kantu narratiboak dira. Gai erlijioso eta erromantikoaz hitz egiten dute, gehietan anonimoa izaten da egilea. Hasieran kanturako erabiltzen ziren, dantzarako erabiltzen ziren, eta gero, pieza lirikoak aplikatzen ziren.Hiru neurtitzetan edo bertso lerroetan sailkatuta daude. Baladak, normalean, istorio labur baten berri ematen du. Errima “ababbcb” izaten zen, baino beste batzuk ere erabiltzen ziren.Baladan, askotariko gaiak erabiltzen ziren; balada batzuk, hilketa, familia eta abar. Helburua gertaeraren berri ematea zen, eta gehienetan epika sailean ematen zen.Hiru eredu ezberdin daude:Eredu epikoa: XV. - XVI. medeetatik.Eredu epiko-lirikoa: XVI. mendean.Eredu epikoa: XVIII. mendean. Baladetan oroimena oinarria da. Hainbat ezaugarri ditu: Errepikapena, paralelismoa, elkarrizketa, metrika eta errima, eta azkenik errima. - Errepikapena, baliabide erabiliena zen. - Paralelismoa, ideia bat edo egitura sintaktiko bat berri erabiltzen da. - Elkarrizketa, pertsonaien arteko hizketa bat da. - Metrika eta errima, bertsoen adierazpena da. - Errima, antzeko soinuen bitartez sortutakoa.